Hegoafrikako mugako gerra

Hegoafrikako mugako gerra
Gerra Hotza eta Afrikako deskolonizazioa
Goiko ezkerraldetik hasita: Angolako MiG-21 bat; Hegoafrikako armada Namibia patruilatuz; 1981eko Hegoafrikako istiluak; FAPLAko soldaduak eta sobietar aholkulari bat; NBEko tropak Namibia independitzatu baino lehen; Hegoafrikar armada morteroak botatzen.
Data1966ko abuztuaren 26a-1990eko martxoaren 21a
LekuaNamibia, Angola, Zambia
EmaitzaNamibiako independetzia
Hegoafrikako tropak Angolatik irten ziren
Gudulariak
 Hegoafrika
UNITA
 Portugal (1975era arte)

SWAPO (PLAN)
 Angola
 Kuba

Umkhonto we Sizwe
Buruzagiak
Hegoafrika Gerrit Viljoen
Hegoafrika Willie van Niekerk
Hegoafrika Louis Pienaar
Hegoafrika B.J. Vorster
Hegoafrika P.W. Botha
Hegoafrika Constand Viljoen
Hegoafrika Johannes Geldenhuys
Hegoafrika Magnus Malan
Hegoafrika Andreas Liebenberg
Hegoafrika Georg Meiring
Cornelius Ndjoba 
Jonas Savimbi
Sam Nujoma
Tobias Hainyeko 
Peter Nanyemba
Dimo Hamaambo
Peter Mweshihange
Solomon Huwala
Angola Agostinho Neto
Angola José Eduardo dos Santos
Angola António Franca
Angola Iko Carreira
Kuba Fidel Castro
Indarra
~71.000 (1988) ~122.000 (1988)

Hegoafrikako mugako gerra edo Angolako zuhaixkaren gerra 1966ko abuztuaren 26tik 1990eko martxoaren 21erarte iraun zuen Afrikako gatazkarik luzeenetako eta handienetako bat izan zen, bai soldadu kopuruari dagokionez, bai erabilitako armamentuari dagokionez.

Desadostasunak egon arren, 1966tik 1988ra bitartean Hegoafrikako tropek, UNITA angolar erakundearekin batera, SWAPOko namibiarrak, Afrikako Kongresu Nazionaleko kideak, Angolako soldaduak eta Kubak eta SESBek bidalitako aholkulariak borrokatu zituzten. Zeharka, Hegoafrikako aliatuek (Estatu Batuek, Israelek, Erresuma Batuak, Frantziak, Alemaniak eta Iranek) eta SESBek, Txinak, ekialdeko Alemaniak edota Egiptok SWAPOrekin batera borrokatzen zuten kubatar eta angolarren ondoan. Bestalde, gerrak mendebaldeko mertzenario kopuru zehaztugabe bat ere bildu zuen.

Gerra Namibiaren independentziarekin eta Hegoafrikako eta Kubako indarren erretiroarekin amaitu zen. Hegoaldeko Afrikako nazioetan bakea finkatu zen eta Hegoafrikako erregimenak finantzatutako talde gerrillariak bakea sinatuz joan ziren. Epe luzeagora, Hegoafrikako lege-erreforma eta Apartheid-aren amaiera bultzatu zituen, herrialdea nazioarteko isolamendutik aterata.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search